XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alaz guziaz ere, ipiñtzen begiratzea'ri darraizkon izenak Donostia'n eta Ataun'en, itsas-aldean eta Goierrian Lapurdin bezela, eta ¿zer du orrek esan nai? Izena bera dala orixen agintzen duana.

Begiratzea begia botatzea bezala da.

Orain dakuskun izen orrek ¿besterik zeñ dauka berargana artua? Nik ori ere esango nuke, baldin baneuka On A. Kanpion`en jakiundea.

Onezaz gañera Jaun berak dio Zubero'ko Euskaldunak egiten duela aitatu duan ori baño aundiagoa dan uts bat.

Deukanean artzalletzat (por regimen indirecto), izen bat, jartzen duela izen ura, jarri lezakean bezela adizkia, (el regimen directo); esan bearrean: Ematen dio Pedrori makilla, esaten duela: ematen du Pedrori makilla.

Eta bada ni, bizi izandu naizena asko urtez, Zubero'ko errietan, ezin nagoke esan bage, erri aetan, ala apaiz eta gizon argitu, nola ezerxorik ikasi ez duan jende, danok itz egiten duela eren itzkerako arauen erara, eta txit ondo.

Bear badu beraz esan batek eman diola gauzaren bat beste bati, ark esango du: eman dero, edo eman deo, edo eman do; edo oraindik izkindean jarri'ta dagoen bezela, eman deio.

Non ez dan mintzatzen ikasten ari denen bat, edo uskara aztua duanen bat.

Orañtxe, nik nai ez nukeana, iñoren musu illunik, ukitu ditudalako uts bi oek, gere itzkera ederraren onetan, aiñ lan aundi eta zaillak egin eta egiten dituan Nagusi bikañaren liburuan.

On Arturo Kanpion ¿zeiñen iritzian izango da nerean baño gorago?.

B.

JOANNATEGUI.